Lan talde dinamikoa eta inplikatua  

Magala osatzen dugun pertsonen arteko harremana eta komunikazioa oso hurbila da.

Eskolaren filosofia eta helburuak partekatzen ditugu.

Ume bakoitzak bere hezitzailea duen arren, guztion begirada eta laguntza gertua dauka.


Iñake Zubiarrain

Hezitzailea

Haurrek beren autonomiaren garapenean bidelagun izatea dut helburu, euren mundua ulertuz eta eguneroko esperientzien bidez ikaskuntza bizia sustatuz, haur bakoitza altxor preziatu bat dela ulertuz eta sinistuz.

Paula Arambarri

Hezitzailea

Pertsona alaia eta goxoa naiz. Nire helburua hezitzaile bezala, haurrak seguru, maitatuak eta pozik sentitzea da, jolasean eta esperientzien bidez ikasiz.

 

Ainhoa Uribeetxeberria

Hezitzaile eta zuzendaritza

Hiru ume txikiren ama naiz. Haurren mundua betidanik gustatu izan zait eta nere lana bokaziozkoa izateak asko betetzen nau.

Nerea Goñi

Zuzendaritza

Bost umeren ama, familia eta lagunak ditut nere bizitzaren ardatza. Baikorra eta beti laguntzeko prest. Magala umeentzat leku goxo, gertuko eta beraien garapenean lagunduko diena izatea da nere helburua.


Andrea Monteiro

Hezitzailea

Alaia eta goxoa naiz, haurrekiko maitasunez betea. Haien lehenengo pausoetan eta aurkikuntzetan bidelagun izatea nire eguneroko poza da, elkarrekin ikastea eta mundua deskubritzea. Arte plastikoaren bidez, haien garapenean laguntzen saiatzen naiz, haien egun bakoitza aukera berri bat bihurtuz.  

 

Nerea Mateos

Hezitzailea

Haur hezitzaile alaia eta gogotsua. Txikienen mundua maitasunez eta irudimenarekin lantzea da nire eguneroko poza. Uste dut haur bakoitzak bere erritmoan distira egiten duela, eta nire helburua da distira hori zaindu eta pizten laguntzea. 

 

María Martinez

Hezitzailea

Haurren jakin-mina, irribarreak eta egunero ematen dizkiguten ikasgai txikiak maite ditut. Jolasa, maitasuna eta konfiantza ezinbestekoak direla uste dut, eta nire eguneroko lanean horiek eskaintzen saiatzen naiz. Pozik nago hezitzaile izateaz eta bide honetan haurrekin batera hazteaz. 

Maria Perez

Hezitzailea

Pertsona alaia eta maitakorra naiz. Haur bakoitzari bere denbora emanez, haien erritmoa errespetatuz eta maitasunez zaintzea dut helburu. Egun bakoitza erronka eta aukera berri bat da, elkarrekin ikasteko eta gauza berriak deskubritzeko aukera.                   

 

Uxue Ollokiegi

Hezitzailea

Pertsona goxoa eta gertukoa, irribarrez eta pazientziaz jokatzen duena; haurren ondoan egotea maite dut, haien jakin-mina piztea eta mundua maitasunez eta konfiantzaz deskubritzen laguntzea dut helburu.

Anne Mateos

Hezitzailea

Hezitzaile pozgarria eta konprometitua naiz. Gustuko dut haurrekin ikastea, jolastea eta elkarrekin mundua deskubritzea. Uste dut hezkuntza maitasunetik hasten dela, eta hori da nire lanaren oinarria.