Giro osasuntsua bai udaran eta neguan: zoru erradiatzailea

Instalazio guztiak berriak izanik, giro goxo eta osantsuena mantendu nahiean, zoru erradiatzailearen aldeko apustua egin da.

Aire libreko patioa haurrek disfrutatu dezaten

Haurrek haize freskoa arnastu dezaten gure Haur Eskolak patio handia eta segurua eskeintzen digu; non jolastu, korrikaldiak egin eta gozatu dezaten.

Mugimendu librea garatu dezaten baliabide eta materiala

Pikler egurrezko estrukturaz eta hainbat baliabidez hornituta haurrek mugimendu askea garatzen dute Magalan.

Gardentasunean oinarritutako arkitektura  

Kanpo aldetik dena ikusgarri izateak gure gardentasuna isladatu nahi du, baita barruko gelen arteko komunikazioa ere gardena izateak egunerokotasunean garrantzi handia duela iruditzen zaigu.

Esperimentazio gunea

Naturak berezkoak dituen elementuez gain, material naturalez baliatzen gara haurrek esperimentazioaren bidez, adin bakoitzari dagozkion ekintzak burutu ahal izateko.